AURRERA Rechazar cookies

Pertsonekin lotura estua duten espazio eta objektuak sortzen ditugu. Hogeita amar urte baino gehiago daramatzagu diseinua baliatzen, errespetuz eta pasioz arkitektura- eta diseinu-proiektu pertsonalizatuak sortzeko, kontzeptu bakarrarekin: edertasunaren bidez, egunerokotasunera ongizatea ekartzea.

“B+Cn bat egiten dugu pertsonaren benetako muinarekin, modu bereizi eta guztiz pertsonalean landuz arkitektura, bitxigintza nahiz adierazteko edo sorkuntzako edozein molde”

Gure arkitektura- eta diseinu-estudioan, eraberritzeko, interiorismoko, eskaparatismoko edo ekitaldiak girotzeko proiektuak egiten ditugu, bai eta espazioen eta neurrira eginiko pieza eta objektu pertsonalizatuen diseinua ere.

Egiturazko alderdietatik hasi, eta xehetasun txikienera bitarteko guztia egiten dugu, ordena eta oreka emateko. Entzun egiten diegu pertsonei, eta gure ikuspegi aditua, aholkularitza eta arduraldia eskaintzen dizkiegu. Argi izanik zer pauso eman behar ditugun, zertarako eta norantz. Horrela ikusarazi ahal izango diegulako, eta horrela baino ez, iragankorra dena betiereko bihurtzeko gai garela, eta horrek ongi sentiaraziko dituela.

Eta, hamarkada bakoitzean, aldatu egiten ditugu dinamikak, geure burua sustatzeko eta, hala, etorkizunean proiektuak sortzen jarraitu ahal izateko, betiere oinarrizko harreman horrekin: pertsonekin lotura izanik, alegia.

“Guk egiten dugunak pertsonekin lotura bat aurkitzen du beti”

Bi jarduera,
balio berberak.

Edertasuna

Formaren eta funtzioaren batasun goren gisa ulertuta. Ordena eta oreka ematen dituen diseinua, ongi sentiarazten zaituena. Inspirazioa eta funtzionaltasuna uztartuz, pertsonen eguneroko bizitza edertzen duen diseinua. Jendeari, espazioa edo edukia ez, baizik eta bertan dagoen kontzeptua ikusaraztea... eta hala barneratzea, hala ulertzea.

Ongizatea

Jendeari lasaitasuna eta obraz gozatzeko aukera ematea, azken batean une erabakigarri bat baita haien bizitzan. Hori da gure lanaren helburua: gozatzea eta jendea gozaraztea, zein zoriontsu diren esaten digutenean sentitzen baitugu guk pozik handiena.

Errespetua

–– Bezeroari: epeei, prezioei eta abarrei dagokienez gure hitza betez. Zer behar duten entzunez, eta lanean diziplinaz eta seriotasunez arituz. –– Gure lanbideari: eboluzionatuz, beti haratago begiratuz eta beste mundu batzuetara zabalduz, geure burua sustatzeko eta gure konfort-eremutik kanpo ere ezagutza geureganatzeko. –– Jasangarritasunari: espazioak eta baliabideak optimizatuz, gauzak ondo eginez eta denboran irauten duten emaitzak lortuz.

Intimitatea

Egiturazko alderdietatik sakontasun handieneko alderdietara, xehetasunetara. Egiten dugunak lotura estua du xede ditugun pertsonekin. Berarentzat da, eta ezin dakioke beste inori eman, ez eta beste inora eraman ere. Hustasunean oreka duten obrak eta materialak... gure esku-hartze sakonenari esker biribildu egiten direnak.

GURE BIDEAK

Azken batean, ongizatea transmititzea da gure helburu nagusia

  • ROSARIO
    CASTERES
    SERRATS

  • 1968 Donostian jaio zen.
  • 1995 Arkitekturan diplomatua, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan.
  • 1995 Finalista AGUIRRE & NEWMAN fundazioaren KARRERA-AMAIERAKO PROIEKTUEN arkitekturako lehiaketa nazionalean.
  • 1995-1996 Arquitectos sin Fronteras-ekin jardun zuen elkarlanean, Guatemalan ikastetxe bat eraikitzeko proiektua egiten.
  • 1995-2000 Lehen urteetan, hainbat arkitektura-estudiorekin aritu zen elkarlanean (OLASO, GARMENDIA, AURTENECHEA & PÉREZ–IRIONDO).
  • 2000 Hotel Sheraton Bilbao obraren proiektuan eta zuzendaritzan elkarlanean jardun zuen, Aurtenechea & Pérez-Iriondo estudioarekin eta Ricardo Legorreta arkitekto mexikarrarekin.
  • 2001 Doktorego-ikastaroa egin zuen Erromako La Sapienzako Unibertsitatean.
  • 2004 Bere estudioa sortu zuen Bilbon, IGNACIO BARAYAZARRA BARRUTIA arkitektoarekin batera. Obra berriko eta birgaikuntzako hainbat proiektu landu zituen Euskal Autonomia Erkidegoan.
  • 2004-2006 Boluntario jardun zuen Cáritas-en, nagusientzako konpainia-programan.
  • 2009-2019 Mary Kay Inc. Espainiako edergintzako aholkularia eta salmenten enpresaburua; 200 aholkulari baino gehiagoren taldearekin aholkularitza-lanetan eta talde horren buru. 2015ean, Espainiako 10. postua lortu zuen.
  • 2016 Eskaparatismoari buruzko aholkularitza Donostia Sustapenarekin batera.
  • 2016 DonostiaBitxigintza Artistikoko karrera egin zuen Donostiako Easo Politeknikoan.
  • 2018 Bere zenbait pieza hautatu zituzten Bilboko SA’D bitxi-dendarako.
  • 2018 Espainiako bitxigintzako zenbait eskolak erakusketa ibiltarirako hautatu zuten, “Perfumero” piezagatik.
  • 2019 Espacio B+C sortu zuen, Donostian dugun estudioa, San Martin auzoan, kalean bertan. Espazio horretan, gure arkitektura- eta diseinu-lana sortu eta erakusten dugu, eta “bitxigintza artistikoa”rekin zerikusia duen diseinu-ildo berria sartu dugu.
  • IGNACIO
    BARAYAZARRA
    BARRUTIA

  • 1966 Bilbon jaio zen.
  • 1992 Boluntario-lanetan jardun zuen Arquitectos sin fronteras-en, atzerrian zenbait proiektu egiten.
  • 1993 Arkitekturan diplomatua, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan, Bikain kalifikazioarekin.
  • 1993 Karrera-amaierako sari berezia.
  • 1993 Finalista KARRERA-AMAIERAKO PROIEKTUEN arkitekturako lehiaketa nazionalean.
  • 1993-2004 Zenbait arkitektura-estudiotan jardun zuen elkarlanean.
  • 2001-2005 Kulturako bokala Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko ordezkaritza-batzordean.
  • 2004-2006 Boluntario Caritas-en haurrentzako hezkuntza-laguntzarako programan
  • 2004 Bere estudioa sortu zuen ROSARIO CASTERES SERRATSekin batera, eta zenbait sari eta aipamen lortu zituen arkitekturako eta hirigintzako lehiaketa publikoetan. Nabarmentzekoak:
  • 1999: Aipamen berezia Galdakaoko (Bizkaia) pilotaleku berria eraikitzeko lehiaketan.
  • 2000: Aipamena Bilboko Tranbiaren geltokien diseinuan eginiko arkitektura-ekarpenagatik.
  • 2001: Accesita Oiongo (Araba) Plaza Nagusiaren hirigintza-lehiaketan.
  • 2005: Finalista Bilboko Etxebarria parkeko sarbide berria egiteko.
  • 2009-2010 Master Executive MBA Bartzelonako Unibertsitatean.
  • 2009-2010 Diziplina anitzeko zuzendaritza-taldearen kudeaketa Enfoke proiektua egiteko.
  • 2011-2012 Masenfoke proiektuaren betearazpenaren garapena eta ezarpena. Toki-garapena bultzatzeko plataforma.
  • 2012 Masenfoke SL enpresa eratu zuen, CEDEMI enpresa-zentroak lagunduta eta SPRIren Ekintzaile programak bultzatuta.
  • 2012 CLUB de la INNOVACIÓNek goraipatua, administrazio publikoetarako proiektu berritzaile interesgarri gisa.
  • 2013 Masenfoke, proiektu hautatua Espainiako Hiri eta lurralde sortzaileen II. Forumean parte hartzeko, UIMPen “Ekonomia sortzailea eta ideien balioa” mintegiaren barruan.
  • 2014 Masenfoke, proiektu hautatua BIA Bilbao nazioarteko I. Forumean, Posterren atalean.
  • 2019 Espacio B+C sortu zuen, Donostiako San Martin auzoan daukagun estudioa, kalean bertan. Espazio horretan, gure arkitektura- eta diseinu-lana sortu eta erakusten dugu, eta “bitxigintza artistikoa”rekin zerikusia duen diseinu-ildo berria sartu dugu.

GURE ESTUDIOA

Edertasuna, Ongizatea, Errespetua eta Intimitatea.

Espazio berezia da gure estudioa; intimoa da, baina, aldi berean, hurbila eta irekia ere bai. Kalean bertan dago, Donostiaren bihotzean, San Martin auzoan. Inguratzen gaituen bizitza, paisaia eta jendea ditugu gure sorkuntzan eta diseinuan inspirazio-iturri.